Ion Etxeberriak eta Utergak Udaberriko Txapelketa irabazi dute

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 28a

Ion eta Uterga podiumeko lehen postuan, txapelak jantzita. (Euskal Jai Fundazioa)

Azpeitiarrak eta doneztebearrak atzo jokatu zuten lehia horren finala, Donezteben, eta Otxandorena eta Barricart mendean hartu zituzten 35 eta 18. Ionek arrazoi pertsonalengatik finala jokatzerik izan ez zuen Agirrezabala ordezkatu zuen atzokoan.

Ion Etxeberria erremontistak Udaberriko Txapelketa irabazi zuen atzo, Uterga bikote hartuta. Doneztebeko (Nafarroa) Ezkurra frontoia jendez leporaino zela jokatu zuten azpeitiarrak eta doneztebearrak txapelketaren finala, eta Otxandorena eta Barricart izan zituzten aurkari.

Horien akatsak baliatuta, aise irabazi zuten partida; 35 eta 18 izan ziren nagusi Uterga eta Ion. Partida berdintsua izan zen hastapenetan, baina ordutik atzera, dena izan zuten alde kamiseta gorriekin jokatu zuten erremontistek.  

Arrazoi pertsonalengatik finala jokatzerik izan ez zuen Agirrezabala azpeitiarra ordezkatu zuen atzokoan Ionek, eta ez zuen hutsik egin; beste txapel bat poltsikoratu du. 

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide