Azken txanpan dira Urrestillako sanjoanak. Gaur izango da festetako azken eguna, San Joan hirugarrena, baina ez da oharkabean pasatuko. Izan ere, Festa Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu datozen orduetarako. Arratsaldean, umeentzako jolasak eta patata tortilla lehiaketa egingo dituzte, eta gero, zuhaitzaren entierroa izango da, jaiei bukaera emateko.
Atzo, ere, festa giroan igaro zuten eguna urrestildarrek nahiz Urrestillara joandakoek. Hain zuzen ere, San Joan Txiki egunez ohikoa den gisan, sagardo dastaketa egin zuten eguerdi partean, eta gero, bazkariaz gozatu ahal izan zuten. Arratsaldean, berriz, umeen txanda izan zen; puzgarri hainbatetan ibiltzeko aukera izan zuten horiek, eta ondoren, sabela betetzeko parada ere bai. Gainera, dozenatik gora bikotek parte hartu zuten Antxieta soziedadean eta Mara Mara tabernan jokatu zuten Mus Txapelketan.
Hona hemen, gaurko egitaraua:
Gaur, ostirala, San Joan Hirugarrena
- 17:00. Umeentzako jolasak.
- 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
- Ondoren, zuhaitzaren entierroa.