Behin-behinean, bihar arratsaldean zabalduko dute Izarraizko Ateko ur txorroen eremu berria

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 25a

Ur txorroen eremu berria. (Maialen Etxaniz)

Instalazioa eginda badago ere, oraindik ere jolas elementu batzuk jartzea falta da (ur pistolak eta abar); horiek datorren astean iritsiko direla esan du udalak. Lehendik ziren txorroak eta eremu berrikoak, 09:00etatik 21:00etara izango dira zabalik, egunero. 

Bihar zabalduko dute Izarraizko Atea parkeko ur txorroen eremu berria. Udalak azaldu duenez, baina, behin behinean zabalduko dute gunea; izan ere, instalazioa eginda badago ere, oraindik ere jolas elementu batzuk jartzea falta da (ur pistolak eta abar). Bihar goizean emango dizkiote jolas gune berriari azken ukituak, eta arratsaldean irekiko dute.

Datorren astean iritsiko dira falta diren jolas elementuak, baina horien zain egon ordez, gunea zabaltzea erabaki du udalak. Izan ere, azken egunetako bero sapa dela eta, herritar ugari ibili dira lehendik ziren ur txorroetan –ekainaren 12an zabaldu zituzten–, eta eremu berriarekin, umeek jolaserako espazio atsegin eta freskoa izango dutela adierazi du erakundeak. Egunero, 09:00etatik 21:00etara izaten dira sakagailu sistemaren bidez.martxan jartzen diren txorroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide