Bukatzear dituzte Frontoi Txikiko ondoko eremua berritzeko lanak

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 25a

Frontoi Txikiaren ondoroko eremua berritzeko lanak bukatzear, gaur. (Nerea Uranga)

Partaidetza prozesu batean diseinatutako proiektua gauzatzeko lanak egin dituzte Done Jakue kalean. Apirilean hasi zituen lanak Azpeitiko Udalak, eta erabat bukatzeko gutxi falta da.

Apirilean hasi zituzten Done Jakue kalean Frontoi Txikiaren eta haurrentzako jolas parkearen arteko eremua eraberritzeko lanak. Parte hartze prozesu baten bidez erabaki zuten gune horren diseinua nolakoa izango zen, "espazio libre baten aldeko hautua" egin zuten eremu hori eraldatzeko, "oztoporik gabekoa, multifuntzionala eta goxoa" izango den espazio bat. 

Frontoi Txikiaren ondoko eremuko lan guztiak bukatzeko bi hilabete etra erdiko epea beharko zutela adierazi zuen lanak hasitakoan Azpeitiko Udalak. Dagoeneko, ia lan guztiak eginda dituzte: aterpea, eserlekuak... Gutxi falta zaie proiektuak jasotako lanak erabat bukatzeko.


Frontoi Txikiaren ondoan eraiki duten aterpea eta eserlekuak. (Nerea Uranga)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide