Garbiñe Odriozola hil da, Amagar musika taldeko kide izandakoa

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 22a

Garbiñe Odriozola eta Amaia Garmendia, duela urte batzuk Deban. (Utzitakoa)

Gaur hil da azpeitiarra, 70 urterekin. Amaia Garmendiak eta biek sortu zuten Amagar taldea, 1970eko hamarkadan, eta hainbat kontzertu eskaini zituzten. Azken kontzertua 2015ean eskaini zuen bikoteak, Karmelo Etxegarai ikastolaren 50. urteurrenarenaren harira.

Amagar musika taldeko kide izandako Garbiñe Odriozola hil da gaur, astelehena, 70 urte zituela. Amaia Garmendiak eta biek sortu zuten Amagar taldea 1970eko hamarkadan, eta herriz herri ibili ziren emanaldiak eskaintzen.

Gitarra jotzeko eta abesteko zuten zaletasunak elkartu zituen Odriozola eta Garmendia, eta sasoi hartako euskal abeslarien kantak ez ezik, beraiek sortutakoak ere kantatzen zituzten; disko batere grabatu eta kaleratu zuten, Unai Frantzesena eta Jon Ostolazarekin taldea osatuta.

Urte batzuk agertokietan igaro ondorez, desegin egin zuten taldea. Dena den, Amagar taldeko kideek kontzertu berezi bat eskaini zuten 2015ean, Xabier Saldiasekin eta Unai Irukoarekin batera, Soreasu antzokian, Karmelo Etxegarai ikastolaren 50. urteurrenaren harira. 

Uztarria aldizkarian 2017an kaleratutako honako erreportaje honetan beren ibilerez jardun zuten hizketan bi musikariek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide