Amets Barandiaran txirrindulari urrestildarrak joan den asteburuan Espainiako Txapelketan parte hartu du Euskal selekzioarekin Madrilen, Torrejon de Ardozen. Lagun Onak txirrindulari elkarteko kidea emaitza bikainekin etxeratu da. Larunbatean, taldekako erlojupeko lasterketan zilarrezko domina eskuratu zuen Barandiaranek. Atzo, igandea, berriz lineako proban tropelean helmugaratu zen, 24. postua eginda.