Hitzordu berezia antolatu zuten atzorako Sakona etxaldean, Sakonak, Elikaguneak eta hainbat ekoizlek. Elikadura burujabetzaz Euskal Herria amets lelo hartuta Eñaut Elorrietaren kontzertuarekin eta produktu ekologikoen dastaketarekin gozatu ahal izan zuten Komuntzoko Sakona etxaldean bildutako dozenaka herritarrek.
Gau giro epelean, produktu ekologikoak dastatu, etxaldearen jardueraren berri –baratzea, artegia nahiz eraldaketa gunea– bertatik bertara ezagutu eta Eñaut Elorrietaren musika emanaldia zuzenean jarraitu ahal izan zuten. Heldu, gazte nahiz haurrak bildu ziren Izarraizko magalean egindako hitzorduan.
Elkarlanean, baserria, komunitatea eta kultura uztartu nahi izan dituzte atzo iluntzerako antolatutako jarduerarekin.