Kontzertuekin agurtu dituzte Urrestillan sanjoanen atariko asteburuko ekitaldiak

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 21a

Festa egun beroa izan zuten atzo Urrestillan. Sanjoanen aurreko asteburuko azkeneko ekitaldiak Naizena eta Modus Operandi taldeen nahiz Fury DJaren kontzertuak izan dira. Biharko Loretora mendi buelta bertan behera utzi du festa batzordeak, bero boladagatik, eta horren ordez, arratsaldeko Gukaren haurrentzako txokoaren ondoren ur jolasak egingo dituzte.

Jai giro beroa izan dute asteburuan Urrestillan, eta sanjoanetako festa egun potoloetarako ere beroa iragarri dute eguraldian adituek; beraz, itzalpetik ibili eta gorputza ondo hidratatu beharko da festan ibiltzeko. Atzo gaueko kontzertuetan ere tenperaturak goian izan ziren Urrestillan, baina jende asko batu zen Naizena, Modus Operandi eta Fury DJaren kontzertuetara.

Kirola eta musika izan dira San Joan aurreko asteburuan Urrestillan, baina gaur atsedena hartuko dute, bihar, berriro Urrestillako Festa Batzordeak antolatutako ekitaldiei heltzeko.

Mendi buelta bertan behera

Biharko Loretora mendi buelta eta goian trikitilarien saioa zuen antolatuta Urrestillako Festa Batzordeak, baina bertan behera utzi dute bero boladagatik. Arratsaldean Gukaren haurrentzako txokoa izango da Urrestillan, eta ondoren ur jolasak egingo dituzte festa batzordekoek.

Asteartean hasiko dituzte ofizialki sanjoanak, pregoia irakurrita eta txupinazoa botata.

Hona hemen datozen egunetarako Urrestillan prestatu duten egitaraua:

Bihar, astelehena

  • 17:30. Gukarekin umeen txokoa.
  • Ondoren, haurrentzako ur jolasak.

Ekainak 23, asteartea. San Joan bezpera

  • 21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria.
  • Ondoren, herri afaria.
  • 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
  • 00:30. San Joan sua piztu eta suaren inguruan dantzaldia.
  • Jarraian, Laket taldearekin erromeria.

Ekainak 24, asteazkena. San Joan eguna

  • 11:00. Trikitilari gazteen kalejira, buruhandiekin eta erraldoiekin.
  • 11:45. Azpeitiko Udal Musika Banda.
  • 12:00. Meza nagusia.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 20:00. Kontzertuak: Aiama, Fan&Go eta Indate DJa.

Ekainak 25, osteguna. San Joan Txiki Eguna

  • 12:30. Sagardoa.
  • 14:00-14:45. Mus txapelketarako izen ematea.
  • 15:15. Mus txapelketa.
  • 16:00. Puzgarriak.
  • 17:30. Haurren merienda.

Ekainak 26, ostirala, San Joan Hirugarrena

  • 17:00. Umeentzako jolasak.
  • 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide