Bero boladagatik biharko Alde Zaharreko bisita gidatua atzeratu egin dute

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 20a

Azpeitiko Alde Zaharrean egindako bisita bat. (Ihintza Elustondo)

Ekainaren 28ra atzeratu dute bihar Azpeitiko Alde Zaharrean egitekoa zen bisita gidatua. Doan da parte hartzea, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Urola Turismoak biharko (ekainak 21) bisita gidatua zuen antolatuta Azpeitiko Alde Zaharrean, baina bero boladagatik ez dute bihar egingo; ekainaren 28ra atzeratu dute.

Azpeitiko Alde Zaharreko hainbat eraikin bisitatuko dituzte bisitetan parte hartzen dutenek, eta baita hango gertakari handi zein txikiak ere. Hilaren 28an, 11:00etan hasiko dute bisita, parrokiaren aurretik

Bisita gidatuetan parte hartzea doan da, baina aldez aurretik izena eman beharko da i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua bidalita edota 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide