Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo arratsaldean dozena lagun inguruk herriko plazan. Kotoi mertzeriako kideek deituta, plazan elkartu ziren puntua eta kakorratz lanak egiteko. Hariak ez ezik, harremanak ere ehundu zituzten mahaiaren bueltan hari eta orratz artean bildutakoek.
Ekainaren 12an izaten da Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna.