Udaberrian Musika zikloko hirugarren eta azken saioa izan zen atzo arratsaldean Basazabal jauregian. Soka kontzertua izan zen atzokoa, Juan Antxieta musika eskolako ikasle eta irakasleek parte hartuta. Hainbat musikarik nahiz kantarik parte hartu zuten emanaldian.

Aurtengo zikloa hiru emanaldirekin osatu du Azpeitiko musika eskolak, udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 28an izan zen aurreneko kontzertua, Banda Gazteak Perez Arregi plazan eskaini zuena. Bigarren eta hirugarren kontzertuak, berriz, Basazabal jauregian egin dituzte. Bigarrena, aurreko astean, ekainaren 11n, izan zen eta piano jotzaileak izan ziren protagonista.
(Argazkiak: Juan Antxieta musika eskola)