Lasaotarrek beren eguna ospatuko dute larunbatean

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 17a

Hainbat auzotar, iazko Lasaotarren Egunean. (Aitziber Arzallus)

Lasaotarren Egunean, hainbat ekintza egingo dituzte arratsaldetik aurrera. Besteak beste, jolasak, pilota partidak eta auzo afaria izango dira. 

Lasaotarren Eguna ospatuko dute larunbat honetan, ekainak 20. Arratsaldetik aurrerako, hainbat ekintza antolatu dituzte auzotarrek. 17:00etan, jolasak egingo dituzte, eta ondoren, gazteen pilota partidak izango dira. 21:00etan, auzo afaria egingo dute, eta horren ostean, bingo musikatua eta mus txapelketa izango dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide