Urrestillako bidegorria itxita egongo da gaurtik ostiralera

Ihintza Elustondo 2026ko ekainaren 16a

Zenbait langile, Urrestillako bidegorrian lanean. (Mailo Oiarzabal)

Gipuzkoako Foru Aldundiak konponketa lanak egingo ditu Urrestillako bidegorrian, eta bidea moztuta egongo da zenbait egunetan. 

Urrestillako bidegorrian lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta hori dela eta, bidea moztuta egongo da zenbait egunetan. Hain zuzen ere, gaurtik ostiralera bitartean –hau da, ekainaren 16an, 17an, 18an eta 19an– bidearen zenbait gunetan pasoa itxita egongo da. Eragozpenak tarteko, barkamena eskatu du aldundiak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide