Maiatzean Enparan Gaingo bidegurutzetik gertu izan zen istripua argitzeko lekukoak eskatu ditu Ertzaintzak

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 16a

Istripua izan zen lekua. (Guka)

Auto baten eta moto baten arteko istripua izan zen joan zen maiatzaren 14an, goizaldean. Moto gidaria larri zaurituta eraman zuten ospitalera, eta handik egun batzuetara hil egin zen. Ertzaintzak ezbeharraz "edozein informazio" eman dezaketen lekukoak behar dituela adierazi du.

Auto baten eta moto baten arteko trafiko istripua izan zen maiatzaren 14ko goizaldean GI-631 errepidean, Enparain Gaineko bidegurutzearen inguruan, eta gertaera argitzeko lekukoen bila ari da Ertzaintza. Poliziak ohar bidez azaldu duenez, moto gidaria larri zaurituta eraman zuten istripuaren ostean ospitalera, eta handik egun batzuetara hil egin zen.

Ertzaintzak zehaztu duenez, trafiko istripu hari buruzko "edozein informazio" eman dezaketen lekukoak behar dituzte, eta herritarrak Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearekin jar daitezke harremanetan, 943-53 91 25 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide