Jexux Zelaiak Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopako lasterketa bat irabazi du

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 16a

Jexux Zelaia azpeitiarra podiumeko lehen koskan, igandean, Izaban (Nafarroa). (Utzitakoa)

Asteburuan Izaban jokatu dute txapelketaren barruko lasterketetako bat. Zelaiak 43 minutu eta 28 segundoan osatu du ibilbidea, 56 urtetik gorakoen Master C kategorian aurreneko postua erdietsiz. Irailean eta urrian jokatuko dituzte Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopako azken bi lasterketak, eta haietan izango da mendi korrikalari azpeitiarra.

Jexux Zelaiak Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopako asteburuko lasterketa irabazi du 56 urtetik gorakoen Master C kategorian. Herenegun, igandez, jokatu zuten lasterketa Izaban (Nafarroa), Euskal Mendizale Federazioak antolatuta, eta Ardibidepikua Bertikala osatu behar izan zuten han lasterkariek, 3,2 kilometro eta 800 metrotik gorako desnibela duen ibilbidea. Orotara 43 minutu eta 18 segundo behar izan zituen Zelaiak ibilbide hori osatzeko, eta bere kategorian azkarrena izan zen.

Irailean eta urrian jokatuko dituzte Euskal Herriko Igoera Bertikalen Kopako azken bi lasterketak, eta haietan izango da Azpeitiko mendi korrikalaria, denboraldiari amaiera ematen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide