Atzo arratsaldetik festa giro betean dira Elizkalean. 18:00etan bota zuten txupinazoa, eta jarraian, musika eskolako gaztetxoek kalejira egin zuten. Ondoren, buruhandiak ibili ziren kalean gora eta behera umeen atzetik, eta 19:00etan, meza egin zuten hil diren kaleko bizilagunen omenez. 20:00etatik aurrera, berriz, Andoni Ollokiegik emanaldia eskaini zuen Mendizaliek tabernaren atarian, eta herritar ugari bertaratu zen zuzeneko musika saiora.
Gaur, ostirala, Juan Antxieta musika eskolak gaztetxoek kalejira egingo dute 18:00etan, eta haiei Kantu Jirakoek hartuko diete erreleboa, 19:00etan. Iluntzean, 20:30etik aurrera, Porru DJ musikariaren txanda izango da.
Elizkalekoentzat, baina, biharkoa izango da festetako egun handia. Eguerdian hasiko da festa, Itsasi taldeko dantzariekin, eta arratsaldean berriro ere kalea hartuko dute herritarrek trikitilarien laguntzarekin. 20:00etan lagunarteko afaria egingo dute, Main tabernan; aurrez izena eman beharko da, tabernan bertan. 20:30etik aurrera, Imuntzo eta Belokik hartuko dute festa girotzeko ardura.
Hona hemen Korputz jaietako egitaraua, osorik:
Ekainak 11, osteguna
- 18:00. Jaien hasiera, txupinazoarekin.
- 18:15. Musika eskolako gaztetxoen kalejira.
- Ondoren, buruhandiak.
- 19:00. Meza, kaleko hildakoen alde.
- 20:00. Andoni Ollokiegiren emanaldia, Mendizale tabernaren aurrean.
Ekainak 12, ostirala
- 18:00. Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejira.
- 18:15. Buruhandiak.
- 19:00. Kantu Jirakoen kalejira.
- 20:30-01:00. Porru DJaren emanaldia.
Ekainak 28, larunbata
- 13:00. Itsasi taldeko dantzariak.
- 19:30. Trikitilarien kalejira.
- 20:00. Lagunarteko afaria, Main tabernan.
- 22:30. Imuntzo eta Belokiren emanaldia.
- 24:00. Zozketako zenbaki sariduna aterako dute.
(Argazkiak: Mailo Oiarzabal)