Ur txorroak irekiko dituzte gaur

Nerea Uranga 2026ko ekainaren 12a

Izarraizko atea parkeko ur txorroen eremua.

Izarraizko Ateko ur txorroak zabalduko dituzte gaur. Bitartean, ur txorroen eremua handitzeko lanekin jarraituko du udalak; izan ere, aurrez dauden txorroen ondoan espazio berri bat egiten ari dira, udako aisialdirako gune erakargarriagoa izateko.

Udako aisialdian haurrek oso gogokoa duten gunea da Izarraizko Ateko ur txorroena, eta gaur arratsaldean irekiko ditu udalak. Beraz, uretan jolasean ibiltzeko beste aukera bat izango da herrian, izan ere ekainaren 1etik zabalik dago kanpoko igerilekua.

Gaur egungo ur txorroak irekita dauden bitartean, eremua handitzeko lanekin jarraituko dutela adierazi du udalak. Izan ere, aurreko txorroen ondoan, 16 metroko diametroko espazio berri bat egiten ari da. Eremu berri horretan txorroak, ur arkuak eta beste elementu dinamiko batzuk jarriko dtu udalak; denera, dozena bat. Udalak bi aste barrurako lan horiek bukatuta izatea aurreikusi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide