Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz? liburua aurkeztuko dute Elene Lopetegik eta Iñi Etxezarretak bihar, osteguna, Emakumeen Txokoan. 18:30ean hasiko da Astindu Armayuek eta Emakume Txokoak antolatutako solasaldia.
Liburuaren egileek azaldu dutenez, "Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso ditugu argitalpenean, Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik".