Hastear da uda sasoia, eta iristear dira horren erakusle diren bateko eta besteko jaiak. Saninazioetarako ere bi hilabete eskas geratzen dira, eta Haujijijai batzordeak festak antolatzeko hasteko lehen urratsa egin du: batzarra deitu du etzirako, asteazkena.
Aurtengo saninazioen atariko lehen bilkura izango da asteazkenean plazan egingo dutena, eta 21:00etarako jarri dute hitzordua. Herritarrei batzarrean parte hartzeko deia egin diete festa batzordeko kideek.