Kaleak jendez bete dira Euskal Herriko V. Elektrotxaranga Lehiaketaren hirugarren asteburuan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 24a

Sakatu! eta Patxangoi elektrotxarangek girotu zuten atzo iluntzean Perez Arregi plazaren eta herriko plazaren arteko bidea. Elektrotxaranga txapelketaren hirugarren saioa izan zen atzokoa.

Euskal Herriko V. Elektrotxaranga Txapelketaren azken-aurren emanaldiak izan ziren atzo herriko plaza eta Perez Arregi plaza bitartean. Atzo Sakatu! eta Patxangoi elektrotxarangen txanda izan zen, eta jendetza batu zen bi taldeen emanaldietara.

Azpeitiko Udalak eta AZTE Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatu du aurtengo txapelketa ere, eta zazpi talde dira parte hartuko dutenak. Lehiaketaren lehenengo larunbatean 3indarrok elektrotxarangaren txanda izan zen, bigarrenean Joseto ta Alayak taldeak eta Elektrotxuflak jo zuten, eta datorren larunbatean, maiatzaren 30ean, Ostikda eta Skapaie elektrotxarangen txanda izango da.

Talde guztien emanaldien ondoren, epaimahaiak erabakiko du zein den Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketaren bosgarren edizioaren irabazlea. Aurten, gainera, hiru sari banatuko dituzte aurreneko aldiz. Lehiaketaren irabazleak 5.000 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 2.000 euro eta hirugarrenak 1.000 euro. Horrez gainera, elektrotxaranga irabazleak saninazioetan jotzeko aukera izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide