Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK proben antolaketan joan den larunbatean parte hartu zuten 400 boluntarioen artean Teneriferako bi pertsonentzako bidaia zozkatu dute antolatzaileek. Maitane Galarraga izan da sariduna eta dagoeneko jaso du saria Lagun Onak MBkoen eskutik.
Bestalde, mendi lasterketaren antolatzaileek bihar, larunbata, materiala saltzeko postua jarriko dute Azpeitiko plazako arkupeetan, 11:30etik 13:30era. Honako arropa da salduko dutena: iazko edizioko boluntarioen eta lasterkarien kamiseta, aurtengo probetako boluntarioen eta lasterkarien kamisetak, iazko Joma haizetakoa, aurtengo Joma 10000mmm xira eta aurtengo lepokoa.