XJ Auzolaneanek prest du dagoeneko aurtengo Sanjuandegiko festetarako egitaraua. Urtero legez, ekaineko lehen asteburuan ospatuko dituzte jaiak, baina aurretik ere izango dira ekitaldiak; besteren artean, maiatzeko azken larunbatean, Umeen Eguna egingo dute, eta jaiak hasi bezperatan, bertso afaria, mus txapelketa nahiz kontzertuak izango dira.
Mantangorri ekainaren 5ean, ostiralez, iritsiko da auzora, eta haren jaitsierarekin hasiko dira ofizialki festak. Gazte Eguna izanik, afaria izango da iluntzean, eta gero Jose Mari Orbegozo dantza eskolako kideen emanaldia. Karpako agertokian, gainera, Istilu, Verrater eta Laket taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, eta txosnan, berriz, herriko DJak ariko dira musika jartzen.
Auzo egunerako ere ekitaldi sorta antolatu du festa batzordeak. Hain zuzen ere, xake txapelketa, judo erakustaldia eta txakolin dastaketa ez ezik, Udal Musika Bandaren kontzertua izango dira eguerdira bitartean. Gero, auzo bazkaria egingo dute, eta arratsaldean Trikifree emanaldia nahiz parrillada. Gauean musika izango da protagonista: Lukiek eta Ezpalak igoko dira agertoki nagusira. Karpan eta txosnan, berriz, DJak ariko dira.
Jaietako azken eguna izanagatik, izango da zer egin eta zertaz goza igandean ere. Goizean dantzari txikien emanaldia eta artisau azoka egingo dituzte. Izango da berrikuntza bat ere: zezena goizean beharrean arratsaldean izango da. Herri kirolen jaialdia izango da gero, eta Mantangorriren agur ekitaldiarekin bukatuko dira festak.
Hona hemen aurtengo Sanjuandegiko festetarako prestatu duten egitaraua, egunez egun:
Maiatzak 30, zapatua, Umeen Eguna
- 12:45. Umeen Egunean izena emanda dauden haurrak begiraleekin elkartuko dira, eta jarraian, jolasak egingo dituzte.
- 14:30. Umeen auzo bazkaria.
- 16:15. Iagomagoren emanaldia.
Maiatzak 31, igandea
- 16:30. Umeen bizikleta lasterketak.
Ekainak 3, asteazkena
- 21:00. Bertso afaria, Sanjuandegiko Baigera tabernan. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira kantuan.
Ekainak 4, osteguna
- 19:00. Kantujira eta pintxo-potea.
- 21:00. Mus txapelketako izen ematea.
- 22:00. Mus txapelketa, Ongi Etorri erretegian.
- 22:00. Iluntze musikatua Jim Clark eta Garoa tabernen atarian: Edu Zardoya eta Mala ruina taldeak.
Ekainak 5, ostirala, Gazte Eguna
- 15:00. Kafea eta auzolana.
- 18:45. Elkarretaratzea Palestinari elkartasuna adierazteko.
- 19:00. Mantangorriren ongietorria, Jose Antonio Agirre plazan.
- 19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.
- 21:00. Gazte afaria.
- 23:00. Areto dantzen emanaldia.
- 23:00. Kontzertuak karpan: Istilu, Verrater eta Laket.
- Gainera, herriko DJak txosnan: Traka eta matraka, Enesound eta Meritron.
Ekainak 6, zapatua Auzo Eguna
- 10:30. Xake txapelketa.
- 11:00. Judo erakustaldia.
- 12:00. Txakolin dastaketa.
- 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.
- 15:00. Auzo bazkaria.
- Ondoren, bingoa.
- 18:00. III. Trikifree trikiti emanaldia.
- 18:30. Txokolatada.
- 19:00. Erraldoiekin eta buruhandiekin kalejira, eta Hamarru elektrotxaranga.
- 20:00. Parrillada.
- 22:00. Kontzertuak, Lukiek eta Ezpalak taldeen eskutik.
- Ondoren, Tintz DJa karpan, eta herriko DJak txosnan: House one, Larre, Oier eta Erlo.
Ekainak 7, igandea Resaka Eguna
- 11:00. Artisau azoka.
- 11:30. Dantzari txikien emanaldia.
- 16:00. Zezena Jose Antonio Agirre plazan.
- 18:00. Herri kirol jaialdia.
- 19:45. Boletoen zozketa.
- 20:00. Mantangorriren agur ekitaldia.