Kustomizazio tailerra egingo dute igandean Ekoetxean

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 6a

Moda jasangarriago bat lortzeko helburuarekin, parte hartzaileek etxean dituzten jantziak kustomizatzeko aukera izango dute, horiek norbere gustura apainduz. Ilazki Lili azpeitiarrak gidatuko du saioa, 10:30etik 12:30era bitartean, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. 

Hariz apainduz, kustomizazio tailerra izeneko esperientzia eskainiko dute igandean, 10:30etik 12:30era, Azpeitiko Ekoetxean. Kustomizazioaren mundua oihal zati eta bordatuen bitartez lantzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Ilazki Lili azpeitiarraren eskutik. Horretarako, etxetik jantziak eman beharko dituzte, ondoren horiek hari eta oihalekin norbere gustura koloreztatu ahal izateko. 

12 urtetik gorakoei zuzendutako euskarazko tailerra da, doakoa, baina parte hartzeko Ekoetxearen webgunean eman behar da izena. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide