Orkatzen metal kontzertuak antolatu dituzte ostiralerako

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 6a

Putzu Beltzean taldea.

Iruñako Los Krakos Makakos eta Zarauzko Putzu Beltzean taldeek joko dute Orkatzen, 22:30ean hasita.

Metal doinuak entzun ahal izango dira ostiral honetan, 22:30etik aurrera, Orkatz tabernan. Nafarroako eta Gipuzkoako bi taldek joko dute: Los Krakos Makakos eta Putzu Beltzean.

Los Krakos Makakos Iruñako laukotea da, eta bere bigarren diskoa kaleratzear da La naturaleza del azar izenekoa; Adrian Vallejorekin grabatu dute lan berria Berrriozarko (Nafarroa) Musiikki estudioan. Metal alternatiboa jorratzen duen taldea Noah Garaioa (ahotsa eta gitarra), Unai Iriarte (ahotsa eta pianoa), Javier Perez (baxua) eta Nicolas Alberdi (bateria) musikariek osatutakoa da.

Putzu Beltzean taldea ere laukotea da. 2024an sortu zuten Zarauzko lau gaztek, eta gaur egun honako musikariek osatuta dago: Mikel Agirrezabala (gitarra eta ahotsa), Unai Carballo (gitarra eta koruak), Haran Elola (baxua) eta Aimar Casteig (bateria).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide