Ikasle Antolakunde Sozialistak jardunaldia antolatu du larunbaterako

Nerea Uranga

IASren iazko jardunaldi bat.

Batu Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistara lelo hartuta egingo dute jardunaldia. Hitzaldiaz gainera, kirol ikuskizuna, pizza poteoa eta kontzertuak antolatu dituzte larunbat arratsalderako.

IAS Ikasle Antolakunde Sozialistak jardunaldia antolatu du datorren larunbat (maiatzak 9) arratsalderako, Batu Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistara lelo hartuta. 17:00etan hitzaldia egingo dute Errepresioa hezkuntzan gai hartuta, Izarraizpe ikastola publikoaren Perdillegiko eraikinaren frontoian. Segidan, toki berean, kirol ikuskizuna izango dute.

Jardunaldiak Gaztetxean jarraituko du 20:30etik aurrera egingo duten pizza poteoarekin. Eta jarduerak bukatzeko, Jipoituak, Balaklaba eta Manitu taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean. Kontzertuetarako sarrerak bost euro balioko du landunentzako eta 3 euro langabeentzako nahiz ikasleentzako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide