Sanjuandegiko bi autobus geltokiek markesina berriak izango dituzte aurki. Gaur hasi da Azpeitiko Udala markesinak berritzeko lanekin; behin-behineko estalpeak jarri dituzte, hain zuzen, geltokiotan, markesina zaharrak kendu eta berriak jarri bitartean erabili ahal izateko. Julian Elortza kaleko eta Burdinbidearen Euskal Museo ondoko geltokietan jarri dituzten markesina berrien bezalakoak dira Sanjuandegin jarriko dituztenak.
Markesinak berritzeko lanak lotuta daude igerileku aurreko jolas parkearen estalkia handitzeko lanekin. Hain zuzen ere, urtarrilean hasi zituzten lan horien azken fasearen atariko lanak dira autobus geltokietakoak, udalak jakinarazi duenez. Geltokitik igerileku aurrera arteko espaloia berrituko dute, hain justu, lanen azken fasean, baina orduan ere ohiko lekuetan geratuko dira autobusak.
Obra osoak 330.000 euroko aurrekontua du.
Markesina zaharra eta behin-behinekoa, bestaldeko geltokian. (Azpeitiko Udala)