Kirol Herriren banakakoaren txapeldunak erabakiko dira larunbatean Azpeitian

Nerea Uranga 2026ko martxoaren 26a

Kirol Herri banakako txapelketaren finalen aurkezpenean atzo kirolariak, txapelketaren antolatzaileak eta Azpeitiko Udaleko Mikel Odriozola. (Kirol Herri)

Aizkora eta harri jasotze txapelketaren finalak jokatuko dituzte larunbatean, 19:00etan hasita, Azpeitiko pilotalekuan. Sei aizkolarik eta sei harri jasotzailek parte hartuko dute finaletan. Txapelketaren antolatzailea den Sustraia kirol ekitaldiak adierazi duenez, protagonista onenekin maila handiko finala izango da.

Kirol Herri banakako aizkora eta harri jasotze txapelketetako finalak jokatuko dira larunbatean, 19:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Herri kiroleko protagonista onenak bilduko dituen "maila handiko finala" izango dela adierazi du txapelketaren antolatzailea den Sustraia kirol ekitaldiak elkarteak:  "Aizkolari eta harri jasotzaile onenak izango dira Izarraitz pilotalekuan, tradizioa, ikuskizuna eta goi mailako lehia uztartuko dituen hitzordu berezi batean".

Larunbateko Kirol Herri banakako txapelketak sei aizkolari eta sei harri jasotzaile bilduko ditu. Aizkolariak honako hauek izango dira: Julen Alberdi Txikia IV.a, Mikel Larrañaga eta Hodei Ezpeleta Bihurrii gizonetan, eta emakumeetan Nerea Arruti, Oihana Fernandez Barrena eta Uxue Ansorregi. Harri jasotzaileak, berriz, honako hauek izango dira: Malen Morandeira, Ainitze Zumeta eta Ane Antxutegi emakumeetan, eta gizonetan, Mikel Lopetegi Urra, Gari Garmendia eta Beñat Telleria.

Finaleko harri jasotzeko nahiz aizkorako probetan, hainbat modalitatetan neurtuko dituzte indarrak eta abildadeak. Herri kirolaren ikuskizun hori jasotzeko, Azpeitia final handi baterako agertoki ezinhobea da

Kirol Herrik argi dauka herri kirolen etorkizuna ezin dela ulertu emakumeen presentzia, aitortza eta protagonismoa erdigunean jarri gabe. Azpeitia "final handi baterako agertoki ezin hobea" dela uste dute Kirol Herriren antolatzaileek, eta horregatik aukeratu dute Izarraitz pilotalekua finalak jokatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide