M-17 greba orokorra

Martxoaren 17an grebara deitzeko agerraldia egin dute ELAren eskualdeko ordezkariek

Nerea Uranga 2026ko martxoaren 3a

ELA sindikatuko eskualdeko ordezkariek gaur Azpeitiko plazan egin duten elkarretaratzea. (ELA sindikatua)

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (GLS) Hego Euskal Herrian erabakitzea aldarrikatzeko martxoaren 17rako deitu duten grebarekin lotuta, batzarra egin dute Azpeitian ELAren eskualdeko ordezkariek. Bileraren ondoren, herritarrak grebara deitzeko elkarretaratzea egin dute plazan.

Martxoaren 17an grebara deitu dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (GLS) Hego Euskal Herrian erabakitzea aldarrikatzeko. Mobilizatzeko deialdi hori antolatzeko ELAk eskualdeko ordezkariekin eta militanteekin batzarra egin du Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Segidan, 12:00etan hasita, elkarretaratzea egin dute plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide