Ohi bezala, Astearte Karnabaleko eguerdia girotu du Banda Gazteak. Aurrena, San Martin egoitzaren barruan inauterietako hainbat pieza eskaini dituzte, eta egoiliarrek gustura entzun eta kantatu dituzte abestiak. Ondoren, aterrune bat izan da, eta musikariek une hori aprobetxatu dute egoitzaren aurretik irten eta kalejiran Alde Zaharreko kaleetan barrena ibiltzeko.
Arratsaldean musika jotzen jarraituko dute bandako hainbat kidek. Izan ere, 16:15ean zezenaren irteera girotuko dute Plaza Txikian, Udal Musika Bandako musikariekin nahiz Izarraitz txistulari taldekoekin batera.