Inauteriak 2026

Elegantziaz jantzi da gaur Azpeitia

Nerea Uranga 2026ko otsailaren 15a

Haur, gazte eta heldu dotore jantzita atera dira gaur kalera Elegante Eguna ospatzeko. Jendetza elkartu da, beste urte batez; sokamuturraren nahiz artzain-inudeen kalejira bukatu ondoren Alde Zaharreko kaleetan eta plazan. Astearte arratsaldera arte festak ez du etenik izango Azpeitian.

Musika, dantza eta elegantzia nagusi izan dira eguerdi artean Azpeitiko plazan eta kaleetan. Elegante Eguna ari dira ospatzen herritarrak, eta jantzi dotoreekin atera dira kaler. Alde Zaharreko kaleetan eta plazan jende asko batu da beste urte batez.

Goizean goizetik musikariek piztu dute festarako sua: Izarraitz txistulari taldearen dianaren ondoren, Udal Musika Bandakoak, Banda Gazteakoak nahiz Antxietako musika eskolako txilibiteroak,  Arrasateko gaiteroak eta Incansables txaranga ibili dira kalerik kale. Plazan, berriz, Lopene ganadutegiko zezena ibili da eguerdian, eta sokamuturraren kontrako elkarretaratzea ere egin dute Azpeitiko Animalien Lagunak taldekoek.

Behin zezena erretiratutakoan, Itsasikoek artzain-inudeen kalejira egin dute, danbor jotzaileekin eta Urolako Trena gai duen karrozarekin batera.

Jai Karnabala hasi besterik ez da egin. Arratsaldean eta iluntzean ere izango da festarako hitzordurik, baita bihar eta etzi ere. Hona hemen arratsaldetik asteartera bitarteko egitaraua:

Egitaraua

Gaur, Jai Karnabala:

  • 16:00. Astindu Berriz Armayuek! jaialdia: Bad Sound Sister, Bibiana Banaka Drag eta Eromena DJa, Azoka Plazan.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda Gazteak girotuko dute zezenaren irteera.
  • 16:30. Sokamuturra (Lopene ganadutegia).
  • 19:30. Gauerdi txaranga.
  • 19:30. Obaneuke taldearekin erromeria, plazan.
  • 20:00. Rockalean emanaldia.

Bihar, Astelehen Karnabala:

  • 12:00. Banda Gaztearen nahiz Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen kalejira.
  • 12:30. Erraldoiekin eta buruhandiekin, umeen mozorro desfilea.
  • Ondoren, Gora bihotzak ikuskizuna plazan.
  • 16:00-19:00. Euskal mitologian oinarritutako jolasak, Azoka Plazan.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuko dute zezenaren irteera.
  • 16:30. Sokamuturra (Saka ganadutegia).
  • 18:30. Deiadar txaranga.
  • 19:00. Mozorro lehiaketa.
  • 19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 20:00. Itsasiko ttuntturroen kalejira.
  • 19:30-22:00. Davila eta Oihan Vega DJak plazan.
  • 22:00-23:00. Mozorroak erakusteko geldiunea plazan.
  • 23:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa.
  • Ondoren, DJ emanaldia.

Etzi, Astearte Karnabala:

  • 00:30. Los Pasai txaranga.
  • 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
  • 06:15. Udal Musika Bandaren goiz eresia.
  • 06:45. Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuko dute zezenaren irteera.
  • 07:00. Sokamuturra (Saka ganadutegia)
  • 12:00. Banda Gaztearen kalejira.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Udal Musika Bandak eta Banda Gazteak girotuko dute zezenaren irteera.
  • 16:30. Sokamuturra (Lopene ganadutegia)
  • 16:30. Ochiren lagunak filma, Soreasu antzokian.
  • 18:00. Irulitxa txaranga.
  • 20:00. Suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide