Sokamuturraren kontrako eta "festa eredu berri baten aldeko" elkarretaratzera deitu dute Euskadiko Animalien Babeserako Federazioak (Euskanbafed) eta Azpeitiko Animalien Lagunak taldeak. Jai Karnabalean, otsailaren 15ean, 12:00etan hasita egingo dute protesta herriko plazan. Herritarrak elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte.
Sokamuturraren kontra egiteko eta herritarrak iganderako deitu duten elkarretaratzean parte hartzera deitzeko honako testua zabaldu dute Azpeitiko Animalien Lagunak taldekoek:
"Sokamuturra bai,
sokamuturra ez, ez.
mendian bai, kalean ez
ez, bai, bai, ez.
Zezenketak bai,
zezenketak ez
ez, bai, bai ,ez.
batzuk alde, besteak ez.
Askotxok nahi dute,
zezenek ez.
-Azpeitiko festak zezenik gabe ez debe bate baliyo.
Zero.
Irratian batek
Animaliak ez dira jolasteko,
ez dira gure jostailu.
Festak gozatzeko dira
dira, dira...
denok gozatzeko dira
tira, tira...
Denok gozatzen ez badugu
festak ez dira
dira, dira.....
Tradizioa
tradizioa?
Tradizioa mantendu behar da. Tradizioak mantendu behar dira
dira dira...
Errespetua
traizioa
errespetuari traizioa
dira dira...
Tradizio batzuk ez
besteak bai?
Tralaralai!
Ixilik egon hai.
Ehunka buru suelto Erdikalean, zezena sokan
lepotik soka.
Iji eta aja jendea kalean,
ezkerrreko, eskubiko,
zentroko, muturreko
goiko eta beheko
denak bat
tradizioaren alde
Dale!
Denok ala inor ez
arrakalarik ez
pun!
Lau eta erdiak
pun!
Kendu paretik
hemen dek eta.
Lazoa lepoan
artaburun batek jarriko zoan
lerdea ahoan
beldurra soan
jendea saldoan
inguruan, ondoan
Buztanari tira!
Dira dira...
zapla lepa gainean!
Sartu da karreran
ai gizajoa!
ostia muturrean
odola lurrean
adrenalina, basa, masa
demasa
ez hadi pasa
Azpeitia zezenik gabe?
Zero.
Azpeitiarrak zezenik gabe,
zero?
Ez izan borrero.
Ikasi minik eman gabe gozatzen
Ikasi animaliak ongi tratatzen
Baditugu mila aukera.
Irauli
festa eredu hau irauli.
Bete kaleak biziz
hartu kaleak irriz
harrotu gaitezen behin eta berriz.
Jaiak herritik eta herriarentzat?
Jai eredu hau aldatu
deialdira batu".