Hiri hezitzaileen gaineko EHUren jardunaldian parte hartu dute Sarasuak eta Urbietak

Mailo Oiarzabal 2025eko abenduaren 13a

Leire Sarasua eta Kepa Urbieta (eskuinetik hasita bigarrena eta aurrena, hurrenez hurren) atzo Bilbon, EHUren jardunaldian. (Azpeitiko Udala)

Udalak 2019tik hona sustatutako proiektuak azaldu ditu Hezkuntza batzordeburuak Hiri hezitzaileak, komunitateak eraldatuz jardunaldian, eta Etorkizun egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu Udal Euskaltegiko irakasleak.

EHUk antolatuta, Hiri hezitzaileak, komunitateak eraldatuz izeneko jardunaldia egin zuten atzo Bilboko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala aretoan, eta Azpeitiko esperientziaz hitz egin zuten bertan Leire Sarasua udaleko Hezkuntza batzordeburuak eta Kepa Urbieta Udal Euskaltegiko irakasleak.

Iban Rodriguez Leioako (Bizkaia) alkatearekin batera parte hartu zuten Azpeitiko ordezkariek atzoko jardunaldiaren mahai inguruan. 2019an sartu zen Azpeitia Hiri Hezitzaileen Sarean; harrezkero udalak herri hezitzaileen filosofiari jarraituz sustatu dituen proiektuak azaldu zituen Bilbon Sarasuak; eta atzerritik herrira iristen diren haurrei eta gazteei euskara ikasten laguntzea helburu duen Etorkizun egitasmoaren zein Harrera Saioak izeneko esku hartzeen nondik norakoak hizpide izan zituen, bere aldetik, Urbietak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide