2025/10/31 17:00
Gau Beltzeko ospakizunak 19:00etan hasiko dituzte. Mozorroak soinean eta kalabazak eskuetan hartuta, kalejiran abiatuko dira plazatik, Juan Antxietako Musika Eskolako trikitilariekin batera. Bidean, gaztaina-jana eta ipuin-kontaketa egingo dituzte. Atzera ere plazara iristean, dantza herrikoia egingo dute Itsasi dantza taldekoekin batera, eta beldurrak sutara botatzeko erritua egingo dute. Bukatzeko, lurrari atseden emateko ipuin antzeztua egingo dute.