Euskararen erasoen aurka elkarretaratu da ehunka herritar plazan

Nerea Uranga 2025ko uzt. 19a, 13:17

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko Udal Legearen kontra emandako epaia salatu dute elkarretaratuta, eta euskararentzako justizia eskatu dute.

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko Udal Legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ondoren, VOXen helegitea berretsita, UEMAk epaia salatzeko eta euskararentzat justizia eskatzeko deia egin zuen herenegun, udalerri euskaldunetan gaur eguerdirako elkarretaratzeak deituta. Azpeitian ehunka herritar batu dira eguerdian egindako protestan, Euskarari erasorik ez lelo zuen pankartaren atzean.

Elkarretaratzera batu diren herritarrekin batera, hainbat eragiletako ordezkariak ere elkartu dira protestara, hala nola Azpeitiko Udaleko ordezkariak, EH Bilduren  eta EAJren udal ordezkariak eta Zaparraie euskara elkartekoak. Azken epaia salatzeko kartelak ere erakutsi dituzte konzentrazioan bildutakoek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide