Bertso afaria, barraka eguna eta mus txapelketa izango dira bihar eta etzi Sanjuandegin

Nerea Uranga 2025ko mai. 27a, 08:45

Igandean barrakak Sanjuandegin. (Nerea Uranga)

Festak ofizialki hasi aurreko bezperetan ere jai giroa izango da Sanjuandegin. Bihar bertso afaria izango da Baigera IIn eta ostegunean barraka eguna, kantu jira, mus txapelketa eta iluntze musikatua izango dira.

Ostiralean hasiko dituzte ofizialki Sanjuandegiko festak, Mantangorriren jaitsierarekin. Aurretik, ordea, bestelako hainbat ekintza izango dira auzo horretan. Bihar, asteazkena, bertso afaria izango da Baigera IIn Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Bertso afarirako txartela aurrez eskuratu beharko da, 25 euro ordainduta.

Ostegunean, arratsaldez, barraka eguna izango da Sanjuandegin 17:00etatik 22:00etara. Egun horretan tiobiboetarako txartel bakoitzak 1,5 euro balioko ditu. Udalak azaldu du barraketan euskara sustatzeko ahalegina ere egingo duela, eta euskarazko hainbat material jarri ditu tiobibozaleen esku.

Etzi, 19:00etatik aurrera, Kantu Jira taldekoak ere ibiliko dira kantuan Sanjuandegi auzoan zehar, pintxo potearen garaian.

Sanjuandegiko jaietan ohikoa izaten den mus txapelketa etzi izango da Ongi Etorri jatetxean. Musean jarduteko izena 21:00etan eman beharko da, eta ordubete geroago hasiko da txapelketa. Iluntze musikatua ekitaldia ere 22:00etan hasiko da, Edu Zardoya eta Sembrando Kaos taldeen emanaldiekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide