Oraindik larunbateko bizipenak barneratzen ari garen honetan, Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolakuntzak bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkie Azpeitiko, Errezilgo, Bidania-Goiatzko eta Beizamako herritarrei, kaleetatik eta mendietatik, modu batera edo bestera, korrikalariak animatu dituzuen herritar guztiei. Zuen animoak eta babesa bultzada izugarria izan dira korrikalari guztientzat, eta lasterketa bera bailarako festa egun handi bat izatea lortu duzue.
Baina, bereziki, gure esker ona adierazi nahi diegu lasterketan laguntzen aritu diren ia 500 boluntarioei. Zuek gabe hau guztia ez litzateke posible izango. Eguraldiaren baldintzak edozein izanda ere, irribarretsu, eskuzabal eta konpromiso osoz aritu zarete, eta zuen lanari esker, korrikalariek lasterketa paregabea bizi izan dute gure mendietan. Zuen indarrak eta laguntzak helmugara iristeko bultzada eman die parte-hartzaileei, eta nola ez, guri, hau posible dela sinetsarazi diguzue. Zuek, boluntarioak, zarete Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren bihotza eta arima. Zuen dedikazioagatik eta lanagatik, eskerrik asko.
Eskerrik asko, baita ere, gure babesleei eta instituzioei, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekelako horrelako ekitaldi bat antolatzea.
Gu jada 2026ra begira gaude, eta ziur egon izugarria izango dela.
Eskerrik asko, guztioi!