3indarrok, elektrotxarangen lehiaketaren bigarren jardunaldiko protagonista bakarra

Mailo Oiarzabal 2025ko mai. 11a, 10:41

Iruñerriko taldeak girotu zituen Alde Zaharreko kaleak atzo iluntzean. Datorren zapatuan biko formatua berreskuratuko du lehiaketak, Elektrotxorongo eta Elektrokelarekin.

Euskal Herriko IV. Elektrotxaranga Lehiaketak bigarren jardunaldia osatu zuen atzo. Aurreko astean Zutik eta Elektrotxufla taldeekin estreinaldikoa eginda, atzo elektrotxaranga bakarra ibili zen Alde Zaharreko kaleetan, 3indarrok. 20:30ean Perez Arregi plazatxoan hasi eta herriko plazan bukatu zuten kalez kaleko ibilia Iruñerriko musikariek.

Datorren zapatuan, maiatzaren 17an, biko formatua berreskuratuko du Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak eta udalak antolatutako egitasmoak, Elektrotxorongo eta Elektrokela elektrotxarangekin.

(Argazkiak: Aitziber Arzallus)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide