Joan den apirilaren 25ean Haron (Espainia) gizon batek hildako emakumea Gasteizkoa zela jakin zen atzo, eta gaur, aurten Euskal Herriko emakumeei erasan dien hirugarren hilketa matxista hori salatzeko protestak egin dituzte Azpeitian.
19:30etik aurrera, herritar ugari elkartu da plazan, Azpeitiko Feministen Sarearen deialdia babestuz. Aski da! Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! leloak irakur zitezkeen plazara atera duten pankartan. Azpeitiko Udalak ere bat egin du Feministen Sarearen protestarekin, eta Haroko hilketa matxista salatzeko oharra plazaratu du goizean.
Urola Erdiko Itaiak, berriz, eguerdian egin du protesta, Landetan; "indarkeria matxistarekin amaitzera bidean, erantzun kolektiboa antolatzeko deia" egin du antolakundeak.