Izena eman daiteke jada Treba Gazteak programak hilaren 16an eta 30ean eskainiko dituen saioetan

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 9a, 10:51

Azpeitiko Basazabal jauregia.

Diskurtso ukatzaileak landuko dituzte maiatzaren 16ko saioan, eta fake news-ak hilaren 30ekoan. Bi hitzorduak doakoak izango dira, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Treba Gazteak programak bi saio eskainiko ditu maiatzean Azpeitian, eta izena emateko epea ireki dute jada. Hilaren 16an izango da lehen saioa, eta diskurtso ukatzaileen inguruan arituko dira; esteka honetan eman dezakete izena 17 eta 24 urte bitarteko herritarrek. Maiatzaren 30eko tailerrean izena emateko esteka, berriz, hauxe da; fake news-ak landuko dituzte egun horretan egingo duten saioan.

Azpeitiko Udalak adierazi duenez, Treba Programaren hilaren 16ko saioan gorroto diskurtsoen, diskurtso diskriminatzaileen eta diskurtso ukatzaileein inguruan eraikitako ikaskuntzak lantzeko eta pentsamendu kritikoa eta narratiba alternatiboak kolektiboki eraikitzeko ahalegina egingo dute, InteRed erakundeko kideekin. Bigarrenean, berriz, fake news-ak landuko dituzte, Bitargi zerbitzuko Ainhoa Arruabarrena trebatzailearekin.

Bi saioak 17:00etatik 20:00etara izango dira, Basazabal jauregian, eta horietan parte hartu nahi dutenek doan egin ahal izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide