Javier Iraetak egindako sokamuturraren eskulturarekin lekualdaketa amaitu dute jada, eta urtebete pasatxoan ezkutuan izan den lana ikusgai dago berriz ere, baina leku berri batean: Perez Arregi plazatxoaren ondoko berdegunean kokatu dute orain.
Eskultura Done Jakue kalean egon zen urteetan, harik eta 2023ko azaroan, han kokatutako Gernikako arbola erori eta lana hondatu zuen arte. Pasa den astean hasi zituzten artelana lekualdatzeko lanak, eta amaitu dituzte jadanik. Urte eta erdi inguruz izan dute obra gordeta, arbolaren erorketak eragindako kalteak konpontzen.