Altuna y Uria A xake taldeak garaipena lortu du Billabonan

Maddi Txintxurreta

Larunbatean jokatu zen xake partidetako bat.

Altuna y Uria A xake taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Billabonako xakelarien aurka, 1-3 emaitzarekin. Bigarren taldeak, aldiz, galdu egin zuen Urretxun.

Altuna y Uria A xake taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Billabona C taldearen aurka. 1 eta 3 emaitzarekin amaitu zute jaitsierako Play Off-eko partida.

Lehenengo taulan, Miguel Angel Gomezek ez zuen zailtasunik izan David Parron aurkariari gailentzeko. Jose Angel Perezek galdu egin zuen, ordea, Nicolas Chaparroren kontra egin zuen bigarren taula. Hirugarrenean, berriz, Patxi Isasmendik, jokaldi polit baten ondoren, partidari buelta emateko aukera kendu zion bere aurkariari.

Partidarik luzeena laugarren taulan jokatu zen. Peoien amaiera batekin eskuratu zuen Eneko Alberdik bere puntua.

Emaitza okerragoa izan zuen Altuna y Uriaren B taldeak Urretxun jokatu zituen partidetan. Bere multzoko aurkari indartsu eta liderraren aurka. Puntu erdia besterik ez zuen lortu Alex Francok jokatu zuen partidan; gainontzekoek galdu egin zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide