Gutuna

Oilategian puskaketak asteburuan

Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatiba 2025ko ots. 22a, 09:31

Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibak aurreko asteburuan ikastolako oilategian ezezagunek eragindako kalteak salatu nahi ditu idatzi honen bidez.

Joan den asteburuan, duela gutxi martxan jarritako oilategian kalteak eragin dituzte. Gertaera hauek tamalgarritzat jotzen ditugu, eta irmoki salatzen ditugu. Aurrerantzean espero dugu horrelako ekintzarik ez errepikatzea.

Gizalegea eta errespetua gizarte orotan nagusitu behar dira, eta ondasun komunitarioak zaintzea ikastolan sustatzen dugun balio garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, halako jokabideak gaitzesten ditugu, guztion onerako diren baliabideak kaltetu besterik ez baitituzte egiten.

Espero dugu gertaera hau unean uneko kasu isolatua izatea eta aurrerantzean horrelakorik berriro ez gertatzea. Denon ardura da ingurunea zaintzea eta elkarbizitza osasuntsua bermatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide