Zuhaitz Egunerako landareak prest

Nerea Uranga 2025ko ots. 15a, 08:30

Bihar, igandea, Goenan egingo den Zuhaitz Egunean landatuko dituzten landareak prestatu dituzte Urola Bizirik taldekoek Madalena auzoan duten haztegian.

Bihar, igandea, Zuhaitz Eguna egingo dute Goenan Azpeitiko Udalak, Ekoetxeak eta Urola Bizirikek antolatuta. Atzo, ostirala, Urola Bizirik taldekoek Zuhaitz Egunean landatuko dituzten landareak ateratzen jardun zuten Madalena auzoan duten haztegian.

Biharko jardueran parte hartzen duten herritarrek zuhaitzen landaketa prozesua bertatik bertara ikusteko eta ikasteko aukera izango dute. Jarduera irekia izango denez, adin guztietako herritarrek dute bertan parte hartzeko aukera.

Argazkiak: Urola Bizirik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide