'Abertzaleak' hitzaldi zikloan Eli Gallastegiz ariko dira astearteko saioan

Nerea Uranga 2025ko ots. 16a, 09:00

Eli Gallastegi 'Gudari'.

Naziogintza Taldeak euskal abertzaletasunaren inguruan antolatutako hitzaldi zikloaren hirugarren saioa izango da datorrena. Nerea Azurmendi kazetaria ariko da hizlari. Basazabalen izango da asteartean, 19:00etan hasita.

Euskal abertzaletasunaren historian adierazgarriak izan diren bost lagun ezagutarazteko helburuarekin Abertzaleak izeneko hitzaldi zikloa antolatu du Naziogintza Taldeak. Zikloa bost saiok osatzen dute, eta horietatik hirugarrena izango da asteartean, 19:00etan, Basazabal jauregian. Saio horretan Eli Gallastegi Gudariz ariko da hizketan Nerea Azurmendi kazetaria.

Abenduaren 18an egin zuten Abertzaleak hitzaldi zikloko lehenengo saioa, eta ordukoan, Aita Manuel Larramendiri buruz aritu zen Edurne Alegria itzultzailea. Urtarrilaren 14an, berriz, Sabin Aranari buruzko saioa izan zen, Xabier Irujo historialariaren eskutik.

Zikloko hirugarren saioa izango da asteartean egingo duten Eli Gallastegiri buruzkoa. Eta hitzaldi zikloko azken biak martxoaren 19an eta apirilaren 29an izango dira: martxokoan Telesforo Monzoni buruz ariko da Pako Sudupe idazlea eta apirileko saioan Txillardegiren inguruan ariko dira Karmelo Landa historialaria eta Naziogintza Taldeko kideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide