Baltoron oinez eta hegan egindako abenturaz ariko dira bihar Iñiguez eta Marron

Nerea Uranga 2025ko urt. 8a, 16:33

Baltoroko irudi bat. (Mattin Iñiguez)

Solasaldia eta ikus-entzunezkoaren proiekzioa bihar, urtarrilak 9, izango da Mendietxe museoan, 19:00etan hasita.

Baltoro, oinez eta hegan abenturaren berri emango dute bihar, osteguna, Jose Ramon Agirre Marron eta Mattin Iñiguez alpinista eta parapentistek, 19:00etan, Mendietxe museoan.

Baltoro glaziarra oinez eta parapentearekin hegan gurutzatu zuten biek, Askoletik hasi eta Hushe herriraino Karakorumen bihotzean, Pakistanen. Bidean hegaldi ikusgarriak egin zituzten Trango dorreak eta Laila Peak inguratuz, besteak beste. Bihar, hegaldi horietan ateratako irudiak erakutsiko eta azalduko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide