Aroztegiko proiektu urbanistikoaz hitzaldia antolatu dute datorren asterako

Aitziber Arzallus

Aroztegiko auzipetuen absoluzioa eskatzeko egindako agerraldi bat. (Erran)

Hitzaldia hilaren 15ean izango da, asteazkenez, Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan izango da, 19:00etan hasita. 

Lekarozko (Nafarroa) Aroztegia proiektu urbanistikoaren inguruan hitzaldia antolatu dute asteazkenerako, hilak 15.  Sañu Bizirik taldeak gonbidatuta, Aroztegiko Elkartasun Komiteko bi kidek proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta hura geldiarazteko kanpaldiagatik egingo duten epaiketaren inguruko informazioa ere emango dute. Saioa Azoka Plazako lehen solairuan dagoen aretoan izango da, 19:00etan hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide