Igarako errotara bisita gidatua antolatu dute iganderako

Nerea Uranga 2025ko urt. 10a, 11:14

Igarako errota. (Arnaitz Rubio)

Azpeitiko Ekoetxeak antolatu du Loiolan dagoen errotara bisita. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Iganderako, urtarrilaren 12rako, Loiolako Igarako errotara bisita gidatua antolatu du Azpeitiko Ekoetxeak, 12:00etan hasita. Bisitan nahi duten herritar guztiek parte har dezakete, eta doan izango da, baina aurrez izena eman beharko da honako loturan.

Azpeitiko Ekoetxeak adierazi duenez, bisitan parte hartzen dutenek Igarako "errota historikoaren sekretuak" ezagutzeko aukera izango dute,  baita bere "iragan liluragarria" eta "funtzionamendu iraunkorra" ezagutzeko aukera ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide