100 urte bete dituzte Sabino Eizagirrek eta Manuela Pulidok

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 13a, 12:05

Sabino Eizagirre ezkerrean, eta Manuela Pulido familiarekin eskuinean. (Azpeitiko Udala)

Aste honetan bi azpeitiarrek 100 urte bete dituzte, eta Nagore Alkorta alkatearen bisita jaso dute beren etxeetan. Lore sorta eta Mikel Sanjuanek zizelkatutako oroigarri bana jaso dituzte opari.

Ez da egunero gertatzen herritar batek 100 urte betetzea. Aste honetan, ordea, bik bete dituzte, egun bateko aldearekin: asteazkenean Sabino Eizagirre Abaliak, eta atzo Manuela Pulido Quintalesek. Batak zein besteak Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen bisita jaso dute beren etxeetan. Udalaren izenean, lore sorta eta Mikel Sanjuanek zizelkatutako oroigarri bana jaso dituzte opari Eizagirrek eta Pulidok. Sahatseta baserria ageri da Eizagirreren oroigarrian, eta Badajozko (Espainia) Alburquequeko gaztelua Pulidorenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide