Frontoi Txiki ondoko eremuaz hitz egiteko, Alde Zaharreko bizilagunekin bilera egingo du udalak bihar

Julene Frantzesena 2024ko aza. 26a, 08:00

Done Jakue kaleko eremua. (IƱaki Martinez)

Done Jakue kaleko eremuan zer egin erabakitzeko parte hartze prozesuaren barruan jarri du hitzordua udalak. Frontoi Txiki ondoko eremuan bertan egingo dute Alde Zaharreko bizilagunekin bilera, 19:00etan hasita.

Done Jakue kalean, Frontoi Txiki ondoko eremuan, zer egin erabakitzeko parte hartze prozesuak aurrera segitzen du. Bilerak egin ditu udalak asteotan, gune hori erabiltzen duten herriko zenbait eragilerekin eta kolektiborekin, eta prozesua osagarritze aldera, Alde Zaharreko bizilagunekin elkartuko dira udal ordezkariak bihar. Frontoi Txiki ondoko eremuan bertan egingo dute Alde Zaharreko bizilagunekin bilera, 19:00etan hasita.

Behin bilera guztiak eginda, espazioaren gaineko proposamenaren lehen zirriborroa osatuko du erakundeak, eta udal ordezkariak berriro elkartuko dira parte hartze prozesuaren lehen fasean parte hartu duten herritarrekin nahiz eragileekin. Proposamen horren gainean haiek egiten dituzten ekarpenak jasotzeko baliatuko dute hitzordu hori.

Halaber, abenduaren 18an parte hartze prozesuan parte hartu duten herritar guztiekin prozesuaren inguruko bilera egingo du udalak, eta han ere aurkeztuko dute espazioaren eraldaketa proiektua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide