Azaroaren 25a

Azaroaren 25aren harira, hainbat ekintza gauzatu ditu Urola Erdiko Itaiak

Ihintza Elustondo 2024ko aza. 24a, 09:42

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izango da bihar, eta horren harira, hainbat ekintza gauzatu ditu Itaiak Azpeitian. Autodefentsa saioa, hitzaldia eta bazkaria egin dituzte, besteak beste.

Azaroaren 25a izango da bihar, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna, eta horren harira, hainbat ekintza gauzatu zituen atzo, larunbata, Urola Erdiko Itaiak Azpeitian. 11:00etan hasita, autodefentsa saioa egin zuten Betharramen. Ondoren, 12:30ean, hitzaldia izan zen Azoka Plazan, Indarkeria matxistaren aurrean zer? izenburupean. "Arlo politikoa, juridikoa eta osasun arloa" jorratu zituzten, besteak beste. Ondoren, 14:00etan, bazkaria egin zuten Azoka Plazan. Bazkariak iraun bitartean, erakusketa jarri zuten, eskualdeko artisten lanekin.

Bihar, Azaroaren 25ean, Azpeitian, 19:00etan hasita egingo dute mobilizazioa, Indarkeria matxistaren aurka borrokatu lelopean. 

Autodefentsa saioak

Autodefentsa saioek datozen asteetan ere jarraituko dute. Abenduaren 11n, otsailaren 5ean, martxoaren 12an, apirilaren 2an eta maiatzaren 7an egingo dituzte hurrengo saioak, Esklabetan. Horiek guztiak 18:00etan hasiko dira. Itaiako kideek jakinarazi dutenez, saioak ordu bat eta ordu bat eta erdi artekoak izango dira. 

(Argazkiak: Urola Erdiko Itaia)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide